<big>K</big>ickshaw-ek ondorengo XML elementuak eta atributu izenak, atributu balioak eta elementuekin lotutako edukiak onartzen ditu:

<tt><b>Elementu:</b>			<b>Atributu izenak:</b>
menu           		id, label, icon, execute
separator      		label
item           		label, icon
↳action        		name
 ↳prompt       		<i>ez aplikagarria</i>
 ↳command      		<i>ez aplikagarria</i>
 ↳startupnotify		<i>ez aplikagarria</i>
  ↳enabled     		<i>ez aplikagarria</i>
  ↳icon        		<i>ez aplikagarria</i>
  ↳name        		<i>ez aplikagarria</i>
  ↳wmclass     		<i>ez aplikagarria</i>

					<b>Atributu balioak:</b>
action         		Execute, Exit, Reconfigure,
               		Restart, SessionLogout

					<b>Edukiak:</b>
enabled        		yes, no</tt>

Kate hutsez osatutako menu IDak baliozkoak dira, baina beste edozein menu ID bezala menu batean behin bakarrik ager daiteke.

— — —

Ondorengo menuak baliokideak dira eta biak Openbox eta Kickshaw-ek onartzen dituzte.

<tt><b>(1)</b> &lt;openbox_menu&gt;

      &lt;menu id="menu1" label="Menu1"&gt;
        &lt;item label="item"/&gt;
      &lt;/menu&gt;

      &lt;menu id="root-menu"&gt;
        &lt;menu id="menu1"/&gt;
      &lt;/menu&gt;

    &lt;/openbox_menu&gt;</tt>

<tt><b>(2)</b> &lt;openbox_menu&gt;

      &lt;menu id="root-menu"&gt;
        &lt;menu id="menu1" label="Menu1"&gt;
          &lt;item label="item"/&gt;
        &lt;/menu&gt;
      &lt;/menu&gt;

    &lt;/openbox_menu&gt;</tt>

Kickshaw-en barruan menu bat beti Openbox-en agertzen den bezala erakusten da, beraz, bi adibideetako azken hau WYSIWYG ikuspegitik hurbilago dago. Alde txarra da menu handientarako, horrek menu-fitxategiak nahasgarria izan dezakeela. Hori dela eta, lehen aipatutako formatuan gordetzen du menua Kickshaw-ek (aukeren barruan alda daiteke).

Fitxategi bat gordetzerakoan, programak koskak egiteko tabulazioak erabiltzen ditu lehen formatuan, baina fitxategia irakurtzeko, koska horiek zuriuneekin edo tabulazioekin egin izanak ez du garrantzirik, edozein zuriunek bezala.

— — —

Menu batek menu atributu kontrajarriak izan dezake, hurrengo adibidean bezala:

<tt>&lt;openbox_menu&gt;

  &lt;menu id="menu1" label="outside" icon="out.jpg" execute="out" /&gt;

  &lt;menu id="root-menu"&gt;
    &lt;menu id="menu1" label="inside" icon="in.jpg" execute="in" /&gt;
  &lt;/menu&gt;

&lt;/openbox_menu&gt;</tt>

Kasu honetan, Kickshaw-ek Openbox-en adibidea jarraitzen du eta «icon» atributuaren balioa erro-menuaren barruan erakusten du, «label» eta «execute» atributuen balioak erro-menutik kanpo erakusten dituen bitartean.
